Ideiaren kasuan, bi hilabetez negozioaren azterketa lantzeko konpromisoa eskatzen da, eta adina eta generoaren arabera, onartuta izan diren ekintzaileek, 1.000 €-1.300€ bitarteko diru laguntza jasoko dute. Gure eskualdearen kasuan, zortzi onuradun posible egongo dira.
Jarduera abian jartzeko laguntzaren kasuan, 3 hilabeteko dedikazio konpromezua eskatzen da eta epealdi hau amaitu ondoren enpresa abian jartzekoa. Hau horrela gauzatzen bada eta adina eta generoaren arabera, 1.500€-1.950€ bitarteko laguntza jasotzeko aukera izango dute gure eskualdeko 8 onuradun ekintzailek.
Laguntza hauek Azpeitiko udalaren bitartez kudeatzen dira, eskualdea ordezkatuz (Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Beizama-Errezil-Aizarnazabal).
Beraz, negozio ideia bat duen edonori edo azken bultzakada behar duen ekintzaileei, Azpeitiko udalera gerturatzeko deia egiten zaie, ideiak edo bideragarritasun plana aurkezteko epea apirilaren 30ean abiatzen da eta maiatzaren 18an amaitzen. Tutorizazio prozesua maiatzaren 21ean hasiko da onartutako ideia eta jarduerekin.