Guztira 160 lagun inguruko taldea osatu da komentuan. Aktoreak, figuranteak, makilatzaileak, kamerak… Minutu gutxi batzuk grabatzeko bi eguneko lana izango dute aktoreek. Azkoititik Lazkaora joango dira.
Santa Klarako gune bat marinelak itsaroratu aurretik egoten ziren XVI. mendeko Sevillako taberna bat bezala dekoratu dute.
RTVE eta Amazon Primek botako dute “Sin Límites” telesaila baina telesaileko atalez gain, filma ere aterako dute. Pelikula Euskal Telebistak botako du. Pandemiak telebistara itsatsi gaitu eta kontatu digutenez, Netflix edo Amazon Prime bezalako plataformek etengabe telesail eta pelikula berriak behar dituzte eta horrek eragina izan du zineko industrian.