“Animo eta eutsi goiari mutilak!” esan die alkateak. “Kirolak sakrifizioa eskatzen du baina bizitzen ari zareten momentuak inork ez dizkizuete kenduko eta beti izango dituzue gogoan”.
Irabazteak poza ematen badu ere, “pandemia garaian ligan jokatzeak eta ikusteak zaletuei poz eman diegula eta partiduekin gozatu dutela” are eta pozgarriagoa dela adierazi du kapitainak. Izan ere, bi herri txikitako saskibaloi taldeak Europako harrobi onenetarikoa duen taldearen aurka jokatu eta irabaztea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Ametsa bete dute eta bizi egin nahi dute.
Urtarrilean Juaristi ISB taldeak Zilarrezko LEB Ligako Kopa etxeratu zuen eta berriro historikoa izan da egin duena Urrezko LEB Ligara igota, 2017an bezalaxe.
“Zuen poza, gure poza da”, esan die alkateak agurtzeko.
Solasaldi polita izan dute jokalariek alkatearekin eta haiekin izan dira Ana Azkoitia alkateordea eta Angel Martin Kirol zinegotzia.
Bejon deizuela! Zorionak!