Irteera egunetan topagunea Aizkibel Liburutegian izango da, goizeko 10:00etan.
Partaideek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute iraupenaren eta zailtasunaren arabera.
Berriak
Maitzaren 6ko Ttipi Ttapa ibilaldi osagungarrirako izen-ematea
Ttipi Ttapa programaren baitan, maiatzean bi ibilaldi osasungarri egingo dira. Bata, maiatzaren 6an eta bigarrena, 27an. Izen-ematea zabalik dago. Irteerak ostegunetan direnez, aurreko astelehena bitartean eman daiteke izena.
Hori horrela, maiatzaren 6ko irteerarako eman daiteke jada izena datorren astelehena bitartean. Parte-hartzea doakoa da eta begiraleek lagunduta egingo da ibilaldia, Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek lagunduta, hain zuzen.
Interesa duten pertsonek izena eman dezakete Plaza Ondo Jubilatuen Elkartean edota udaletxean, Herritarren Arreta Bulegoan, bertara joanda edo 943 08 00 80 telefonora deituta.