2020ko ekainean eman zitzaion hasiera arau subsidiarioen aldaketari EEHen plantak eragozteko. Alderdi guztiek aho batez hartu zuten erabakia, EEHen plantarik eraiki ez zedin. Momentuz, alderdien borondatea zalantzan jarri du EAELABen erabakiak.
Udalak geratzen diren aukerak aztertuko ditu, beste bide bat irekitzea posible den ikusteko, eta kosta ahala kosta, EEH planten eraikuntza saihesteko. Aztertu behar da ea zein den geratzen den heldulekua.
EAELABak atzo bertan helarazi zion Udalari ebazpen proposamena eta gaur onartu du batzordeak. Javier Zubizarreta alkateak gaur goizean eman die erabakiaren berri beste alderdi politikoetako ordezkariei.
Udalak, gainera, pauso bat gehiago eman zuen. LAGak eta EAEko Nekazararitza eta Basozaintzako Lurralde Plan Sektorialak landa lurzoruan eta EAEko udalerri guztietan ahalbidetzen dituzten zabortegiak, hondakindegiak edota EEH plantak ere debekatzea adostu zuen. EAELABen erantzuna, kasu honetan ere, ezezkoa izan da eta ez du onartu.