Jarritako plakan euskaraz, gazteleraz eta ingelesez ondorengo testua irakur daiteke:
“Gernikako Arbolaren kimua. Euskal Herriaren askatasunen eta bake gogoaren ikurra. Herri hura izan zen, 1937an, mundu mailan biztanleria zibilaren kontra izandako lehen bonbardaketamasiboaren gertalekuaeta Pablo Picassoren "Guernica" obraren inspirazioa”.
Gernikako Arbolaren kimua haritza da “quercus robur” familiakoa. Euskal Herriaren askatasunen eta euskaldunen unibertsaltasunaren ikurra den Gernikako Batzar Etxean dagoen jatorrizko zuhaitzetik dator genetikoki.
Kimuak urte asko daramatza itzala ematen Azkoitian baina plaka ipintzea falta zen. Duela gutxi, kimatu da zuhaitza eta une egokia zela pentsatu zen plaka jarri eta borobiltzeko.
Kimua Azkoitiko herriaren 675. urteurrenaren ospakizunen harira landatu zen. Hain justu, Udaletxeko udalbatza aretoan ikus daiteke zuhaitzaren benetazkotasuna egiaztatzen duen agiria, Bizkaiko Batzar Nagusien orduko presidente Aitor Estebanek sinatua.