Berriak
Udalak eta Caritas elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute
Udalak eta Caritas elkarteak lankidetza hitzarmena sinatu dute gaur goizean. Udalak urtero ematen dio dirulaguntza Caritasi eta aurten ere horrela egingo du. Elkarteak 12.424 euro jasoko ditu martxan dituen programak eta proiektuak aurrera eramaten jarraitu ahal izateko. Besteak beste, espetxe eta osasun pastoraltzak egiteaz, elikagai bankuaz edota bestelako laguntzak emateaz arduratzen da Caritas, boluntario talde zabal bati esker.
Javier Zubizarreta alkateak eta Caritas elkartearen ordezkari gisa, Felix Azurmendi parrokoak izenpetu dute akordioa. Bidelagun izan dute Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoa eta hirurek patxadaz solasteko aprobetxatu dute bilgunea.