Berriak
Ertzaintzaren eta Udalen arteko koordinazio bilera
Azkoitiko udalbatza-aretoan bilera egin zuten aurreko astean Gipuzkoako Ertzaintzaren lurraldeko buruzagitzak eta Urola Kostako Ertzain-Etxeko buruek, Udaletxeekin, Javier Zubizarreta alkatea buru zela.
Tokiko Polizia Koordinaziorako Batzordea elkartu zen 2020ko delitu ekintzen inguruko balantzea eta azterketa egiteko. Agenteek delitu eta krimenen estatistikak aurkeztu zituzten herrika eta prebentzioarekin eta plangintzarekin loturiko gaiak jorratu zituzten.
Azken urteetan delituak orokorrean jaitsi egin badira ere, iruzurrak, batez ere Internet bidezkoak, igoera esanguratsua izan dute.