Izarraitz Lanbide Heziketa Iraurgi Berritzenekin eta bailarako enpresekin lankidetzan ari da eta haiek eskatutako da aipatu ziklo berria, horrelako ziklo baten benetako beharra ikusten dutelako. Iaz ere zentroak egin zion eskaera Hezkuntza sailari baina orduan ezezko erantzuna jaso zuten.
Ziklo berriak hainbat lan irteera ditu. Mugikorren aplikazioen eta sistema informatikoen programazioa, aplikazio informatikoen analisia eta diseinua, datu base sistemen kudeaketa, e.a. landu daitezke.
“Lan merkatuak behar propioak ditu eta ondo prestatutako langileak eskatzen ditu. Lanbide Heziketako zentro bat herrian bertan izatea, bertako errealitatea gertutik ezagutzen duena, eta etengabe erakundeokin eta enpresekin harremanetan dagoena guziz onuragarria da herriarentzat eta bailararentzat. Gazteek, lana izateko, formazioa behar dute eta aukerak zabaltzea oso berri ona da”, dio Hezkuntza zinegotzi Marijose Arregik.