Diego Garciaren familiak izan du aurtengo 1. zenbakidun dortsala jasotzeko ohorea. Gure artetik berriki joan diren Alejandro Gomez eta Ione Basterra izan dira beste bi omenduak. Azken hau da hanbike probako emakumezkoen kategoriako azken irabazlea. Bere amak oroigarria eta lore-sorta jaso ditu eta Alejandro Gomezen emazteari loreak eta txapela entregatu dizkiote, hitz polit bezain hunkigarriekin batera. Malkoei eusten nahikoa lan izan da.
Diego Garciaren ama Josefa ere gogoratu dute ekitaldian. Aurreskuarekin eta txalo zaparrada batekin eman diote omenaldiari itxiera. Beste behin, AZKOITIAZPEITIA kirol eta lehiaketa hutsetik haratago doala erakutsi dute. Pertsonak eta baloreak babestu eta aldarrikatu dituzte.