Berriak
OHARRA Udaltzaingoak ohartarazi du Gipuzkoako Urak ez dela ari ur azterketak egiten
Hainbat herritarren testigantzaren arabera, uraren azterketa egin behar dutela argudiatuz enpresa bat etxeetara deika ari da, datu pertsonalak eskatzeko eta jabeei noiz egongo diren etxeetan galdetzeko. Udaltzaingoak herritarren hainbat dei jaso ostean ohartarazi du Gipuzkoako Urak – azterketak egiteko eskumena duen erakundea – ez dela egun hauetan uraren azterketak egiten ari.
Udaltzaingoa ikertzen ari da aipatu enpresa zein helbururekin ari den jokatzen.