Emaitzak ere aldakorrak izan dira, naturan gertatzen diren bezala. Ezkur batzuetatik haritz landareak lortu dituzte, beste batzuetatik ez. Bigarren urratsa, haritz landareak landatzea izan da. Bizilore Eskola Aktiboko, Azkoitia BHIko eta Izarraitz Lanbide Heziketako ikasleek beraien eskola inguruan burutu dute landaketa. Floreagakoek berriz, herriko baratzen eremuan.
Basoaren astea landaketa hauekin ospatu dute, martxoaren 15-18 bitartean. Eta Azkoitiko Eskolako Agenda 2030 burutzen duten ikastetxeez gain, Gipuzkoako ikastetxe ugarik ere hartu dute parte ekimenean. Guztira, 50 ikastetxe izan dira espezie ezberdinen zuhaitz aleak landatu dituztenak. Basoen garrantziaz oharturik, hemendik aurrera geratzen dena zuhaitz horiek eta gainontzeko guztiek zaintzea izango da.