KORRIKA ez da helduko karriketara,
baina altxa eskuak ta batu festara
lekukoa mingainean ibiliko gara.
Bultza euskaltegiak ta bultza euskara!
Berriak
Korrikaren 22. edizioa gogoratzeko ekitaldia
Pandemiak kolpatu ez bagintu, gaur amaituko zen Korrikaren 22. edizioa. Ekimena oroitzeko, Azkoitiko AEK-k ekitaldia egin du Balda plazan. Bertan parte hartu du hainbat herritarrekin batera Euskara zinegotzi Marijose Arregik. Bertaratu direnek “Euskal Herrian euskaraz” abestia kantatuz itxi dute ekitaldia. Aurretik Naia Arrizabalaga aritu da bertsotan eta Joey Albert euskaldun berriak irakurri du aurtengo mezua. Laura Alberdi eta Laura Larrañaga arduratu dira irudia jartzeaz, marraztu duten muralarekin.
Tipi tapa, tipi tapa, Korrika!