Obrak Construcciones Egurki Eraikuntzak enpresari esleitu zaizkio eta hiru hilabete iraungo dute. 584.554,63 euroko aurrekontua dute. Lehenengo faseko esku-hartzea Floreaga Jauregiaren, Floreaga Ikastetxearen eta Aizkibel kalearen artean egingo da. Plataforma jauregi ondoan ipiniko da eta adarrak izango ditu batetik, Floreaga ikastetxeko kapera sarrera parera eta bestetik, Aizkibel kaleko kota jakin batera. Azken puntu honetan pasabidea eraikiko da Zuazola kalera heldu arteko tartean. Hor bigarren faseko lanak hasiko dira garaia iristen denean.
Bigarren fasearen exekuzio proiektua idatzita dago eta Udalaren asmoa faseka aurrera egitea da.