Erabiltzaile batek ordubete eskatu nahiko balu, bi txanda hartu beharko lituzke, betiere, jarraian bi txanda libre baldin badaude. Kasu horretan, astean har daitezkeen seitatik, bi erreserba gisa kontatuko lirateke.
Haurren igerilekurako ere ordu erdiko txandak emango dira. Gaur egun familia unitate bakarrak du igerileku txikia erabiltzeko aukera eta apirilaren 1etik aurrera, bi familia unitatek partekatu ahalko dute.
Apirilaren 1ean eguneratuko da erreserba sistema eta handik aurrera ordu erdiko txandak soilik hartu ahalko dira igerilekuetarako.
Padeleko pista eta eskalada-murrua
Eskalada-murruan zortzi lagun ibili ahal izango dira apirilaren 1etik aurrera. Orain gehiengo pertsona kopurua laukoa da. Erreserbak, kasu honetan, ordu eta erdikoak izango dira, denbora luzatuz.
Padeleko pista oraintxe bertan familia unitate bakarrak erabili dezake, bizikideek. Aldaketa egindakoan, bi familia unitateko kideek erabili ahalko dute aldi berean. Gainera, jokalariak bi bakarrik direnean ez dute bizikideak zertan izan beharko.