Aurtengo edizio birtuala AUPA! lelopean egingo da. Probaren arduradunek "Alejandrok zituen balioak islatu" nahi dituzte; izan ere, Alejandro “atleta handia zen, borrokalari nekaezina, lagun ona, eta zoritxarrei aurre egiteko gaitasun handiko gizona”. Nahiz eta egungo egoera ez izan egokiena, AZKOITIAZPEITIA lasterketaren antolatzaileen iritziz “ezin ditugu besoak jaitsi”.
Agustin Jimenezek azaldu duenez, ibilbide-proba bezala, maratoi-erdia lasterka edo Hanbiken egin ahal izango da. Hanbike probak, hemendik aurrera, “Ione Basterra Saria” izango du. Modalitate horretako emakumezkoen kategoriako azken irabazlea izan zen. Zoritxarrez joan den abenduan hil zen “baina haren memoriak gure artean jarraituko du urtez urte”.
Apirilaren 11n, lore eskaintza egingo zaie Diego Garciari eta Alejandro Gomezi, Diegoren eskultura ondoan. Ohorezko aurreskua dantzatuko da eta 1.go dortsala entregatuko zaio Diego Garciaren familiari.
Rockthesport Virtual aplikazioa
Proban parte hartzeko, Rockthesport Virtual aplikazioa deskargatu behar da mugikorrean.
Informazioa: https://www.azkoitiazpeitia.eus/