Ozeano urdinak, marea beltzak
Apirilaren 21eko saioa “Ozeano urdinak, marea beltzak” izenburupean egingo da. Tailer horretan, ingurumenari buruzko oinarrizko kontzeptuak azalduko dira. Jarduera interaktiboen eta esperimentu praktikoekin, isuri kimikoen efektu eta ondorioei buruz ulermena hobetu eta indartzeko balioko du. Petrolikoa, hipotesia, surgatzailea, dentsitatea, diluzioa, elikadura-katea, gainazaleko tentsioa eta antzerako beste hainbat kontzeptu ezagutuko dituzte partaideek.
Planeta salba ezazue
Apirilaren 22an “Planeta salba ezazue” tailerra izango da. Gizakiaren portaerak Lurrari nola eragiten dion ikusiko dute partaideek. Oso modu praktikoan ikasteko aukera izango dute zientziak nola lagun diezaguken eboluzionatzen eta gure garraiobideak hobetzen. Horren erakusgarri, hidrogeno-autoak ezagutuko dituzte, eta esperimentu erraz eta dibertigarrien bidez, haien funtzionamendua.