Berriak
Banderak trukatu dituzte Udalak eta Realak
Apirilaren 3an ez da publikorik izango Sevillako La Cartuja estadioan baina Azkoitiak, gainerako herriek bezala, bere tokia izango du. “Gurekin” lelopean, Udalak eta Realak banderak trukatu dituzte. Azkoitiko bandera Andaluziara eramango dute zaletuen babesa sentitzeko Kopako Finalean. Realeko autobus ofiziala 11.35ean iritsi da Aizkibel Liburutegi parera eta Angel Martin Kirol zinegotziak egin dio harrera Realeko presidenteorde Joseba Ibarbururi. Berarekin etorri dira Jesus Ruiz kontseilaria eta Mitxel Loinaz jokalari ohia.