Sentsibilizazio lanarekin jarraitzea da gakoetako bat eta berdintasunaren aldeko mezua ozen eta argi zabaltzea lau haizetara. Hain justu, toki sinbolikoa aukeratu du Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunean. Udal ordezkariekin bildu da Xebas Larrañaga eskultorea ere. “Emakumeen Oroimenez” irakur daiteke bere obra ondoan. 2006Ko martxoak 8an inauguratu zen kiroldegi aurreko biribilgunean kokatuta dagoen eskultura. Aurten, zaharberritze lanak burutu ditu eskultoreak Udalak eskatuta eta zein gaurkoa baino egun hobea gogora ekartzeko.
Eliza aurreko zuhaitzak apaindu dituzte ludotekako haurrek
Abarketatxo Ludotekaren ekimenez, asteburuan eliza aurreko zuhaitzak apaindu dituzte haurrek. Enborrak zapi moratuz jantzi dituzte eta emakumeen eta berdintasunaren aldeko mezuak zintzilikatu.