Ekintza hauetan parte hartzeko Gazte Zerbitzu Bulegoan eman beharko da izena. Ludotekako ekintzetarako bazkideek gaurtik hilaren 12ra bitartean dute izen-emate epea zabalik eta bazkide ez direnek, martxoaren 15etik 18ra. Artxamendi Topalekuko ekintzetan izena gaurtik martxoaren 18ra eman daiteke.
Robotika eta marrazketa
Robotika eta marrazketa ikastaroak egiteko aukera ere eskaini du Gazteriak. Robotikaren kasuan, Roblox programazioa irakatsiko da eta LH3 eta LH6 adin tartekoei zuzendua dago ekimena. Saioak apirilaren 6tik 9ra izango dira goizeko 9:30etik 13:30era.
Marrazketa saioak, berriz, LH6 eta DBH2 adin tartekoei zuzenduta daude eta apirilaren 6tik 9ra izango dira. Marrazketan trebatzeko oinarrizko gakoak irakatsiko dira. Saioak 10:00etatik 12:00etara izango dira.
Robotika eta marrazketaren kasuan, izen-emate orria Elkargunean eskatu beharko da eta Gazte Informazio Bulegoan utzi.
Informazio osagarria jasotzeko, Gazte Informazio Bulegoarekin jar daiteke harremanetan 943 02 60 27 telefonora deituta edo gazteria@gazteriazkoitia.eus helbidera idatzita.