Hain justu, Hezkidetza Foroaren helburua berdintasuna lantzea da, gizon eta emakumeek aukera berdinak izango dituzten gizarte justuago bat eraikitzeko. Eta horretarako, ezinbestekoa da hezkuntza.
Berriak
M8: Herriko ikastetxeetan landutako muralak zintzilikatu dira udaletxeko fatxadan
Emakumeen Nazioarteko Egunaren atarian, gizon eta emakumeen arteko berdintasuna aldarrikatu dute herriko ikasleek. Hezkidetza Foroaren ekimenez, eskoletan muralak apaindu dituzte, berdintasunaren aldeko marrazkiekin eta mezuekin. Gaur eguerdian, udaletxeko fatxadan zintzilikatu dira eta muralak ikusgai egongo dira astebetez.
Floreaga Ikastetxeak, Xabier Munibe Ikastolak, Bizilore Eskola Aktiboak, Izarraitz Lanbide Heziketak eta Azkoitia BHI-k hartu dute parte egitasmoan. Zentro bakoitzetik ikasle eta irakasle batzuk gerturatu dira Kontzejupera muralak ekartzera eta Mertxe Zubillaga Berdintasun zinegotziak egin die harrera, beste hainbat udal ordezkarirekin batera.