Atzokoa lehenengo bilera izan zen eta lan-taldea osatuta geratu zen. Udaletako ordezkari eta teknikariek, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoako Kirol Egokituko Federazioak eta Marea Urdinak osatzen dute oraingoz sarea, urratsak ematen jarraitzeko. Asmoa da “aniztasun funtzionaleko ikasleen kirol sustapenari eskualdeko ikuspegi integral baten bidez egituratzea” elkarrekin lan eginez, azaldu du Aldundiko Kiroletako plangintza teknikari Unai Asurmendik.
Bigarren saioa martxoaren 25ean egingo da.