Batura Zikloaren helburua da “euskal musika klasikoa eta nazioarteko errepertorioa batzea eta elkarrekin eskaintzea, baita euskal musika konposizio unibertsal handien mailan kokatzea ere”. Nazioartean ezagunak diren artistek parte hartuko dute eta bi errepertorioak elkarturik interpretatuko dituzte, “publikoari modu hurbil, atsegin eta didaktikoan eskainita”.
Egitarauak, besteak beste, Schumann, Aita Donostia, Tomas Garbizu, Lavilla, Fauré eta Piazzolla konpositoreen obrak hartuko ditu barne.
Răzvan Suma
Răzvan Suma honako lehiaketetan parte hartu eta goraipatu izan dute: Markneukirchen eta G. B. Viotti. Jo izan du honako orkestra hauekin: Bern Symphony Orchestra, Enescu Philharmonic Orchestra eta ERT Grece. Baita Maxim Vengerov, Alexander Sitkovetski, Richard Galliano, Borromeo Quartet, Justus Frantz, Cristian Mandeal edo Marin Cazacu bezalako artista handiekin ere. MDR Music Festival, Murten Classics edo Klaipeda Cello Festival ekitaldietara gonbidatu izan dute. Bikote egonkorra osatu du Josu Okiñena piano-jotzailearekin batera. Hala, munduko areto garrantzitsuenetako batzuetan jo du, besteak beste, Buenos Aireseko Colón Antzokian, Donostiako Kursaalean, Madrilgo Auditorio Nazionalean, eta Bucaresteko Ateneo Rumanon.
Josu Okiñena
Josu Okiñena Euskal Herriko Unibertsitateak saritutako pianista eta ikertzailea dugu, Aita Donostiaren obrari buruz egindako lanengatik. Ez dio ere ateak ixten musika proiektu berriak etengabe bilatzeari, Warner eta Sony Music diskoetxe nagusiek babestuta. “Xuxurlak” bere albumarekin, zehazki, Okiñenak euskal musika ondareari buruzko ikerketa proiektu bat burutu du: 25 abesti, hain zuzen, azken urteotan berreskuratutako jatorrizko eskuizkribuen bidez grabatuta eta mundu osoko nazioarteko bira batekin sustatuta.