Talde irabazlea, “Machednmarcht”, sari banaketan.
Zozketaren talde irabazlea, JLM taldea, sari banaketan.
Scape The Herria sariak banatu dituzte gaur arratsaldean Udalak eta Herrixen merkatari elkarteak. Ainhoa Sorazuk, Leire Lizarraldek eta Garazi Etxanizek irabazi zuten jokoa joan den larunbatean. “Machednmarcht” taldeak Gipuzkoako Kopan lehiatuko du, beraz. Horretaz gain, ordea, Udalak eta Herrixen elkarteak saritu egin nahi izan dute Googaz mugimenduak antolatutako ekimenean parte hartu izana. Hori horrela, lehenengo taldeak 300 euro jaso ditu bonutan sari gisa eta partaideen artean zozkatutako 150 euroko bonua, berriz, Jone Larrañagak, Mirari Agirrek eta Libe Urtzelaik irabazi dute, JLM taldeak. Ana Azkoitia Merkataritza zinegotziaren eta Herrixenen lehendakari Jon Larrañagaren eskutik jaso dituzte gazteek sariak.
Talde irabazlea, “Machednmarcht”, sari banaketan.
Zozketaren talde irabazlea, JLM taldea, sari banaketan.