Kaleetako hainbat tartetan egingo dira asfaltatze lanak. Horretaz gain, jarduketa independenteak burutuko dira gune bakoitzeko beharren arabera. Hondatutako bide-zorua berritzeaz gain, pintaketa lanak egingo dira, egoera txarrean dauden arekak konpondu, edota Altuna-Portu Jauregi aurrean, zuhaitz baten erorketaren ondorioz, txikitutako barandak berrituko dira.
Aurreikusitako jarduketen aurrean sartzen dira, halaber, Martin Deuna Kalea 2 eta Kale Nagusia 16 arteko eta Altzibar etorbideko bide-zorua berritzea; Kale Nagusiko 2 zenbaki pareko hondoratzea konpontzea; Baita Elosu Korta paretik zubira doan kalea berritzea ere. Eta gauza bere agingo da Altzibar 7 eta 9 arteko kalean, garajeak dauden etxartean, hain zuzen.
Esku-hartze hauek plan orokorrago baten parte dira. Udalak 250.000 euro bideratu ditu aurtengo aurrekontuetan asfaltatze lanetarako eta espaloien eta zebra-bideen berritzetarako. Aipatu planean jasotzen da, esaterako, Xabier Munibe kalean egin nahi den hobekuntza. Gune horretan, autobus eta taxi geltokiak bateratu edo gerturatu nahi dira, eta parke estali paretik Aizkibel Liburutegira bitartean espaloiek kotak eta errepidea berdindu.