Zerbitzuen berrantolaketa espazio faltarengatik egin da batetik, eta bestetik, Udala lanean ari delako Herritarren Arreta Zerbitzua hobetzeko eta horrek ere eskakizun propioak dituelako. “Gure nahia da arreta zerbitzua birplanteatzea, integratua izan dadin, kalitatearen mesedetan. Horretarako espazioak oinarrizko elementuak dira”, dio Ana Azkoitia zinegotziak.
Gizarte Zerbitzuetako sailak erabiltzen dituen bulegoetan ere hobekuntza batzuk egin dira, besteak beste, sarrera aldatu da erosotasun handiagoa izan dezaten bertaratzen diren pertsonek.