“Pirritx, Porrotx eta Marimototsek oparitutako zuhaitza. Heriotza eta bizipoza uztartzen ditu. Joan zaizkigun senide eta lagunak eta haiekin bizitakoak gogoan izateko”.
Berriak
Pirritx, Porrotx eta Marimototsen landareak badu bere tokia herrian
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gereziondoa ekarri zuten Azkoitira opari, haiek eskainitako azken ikuskizunean. Herriko toki kuttun batean landatzeko eskatu zuten. Izan ere, joan zaizkigun lagunak eta haiekin bizi izandako bizipenak oroitzeko tokia izatea nahi zuten. Mertxe Zubillaga zinegotziak jaso zuen landarea eta anbulatorio ondoan landatu zuten brigadako langileek. Aste honetan plakatxo bat jarri da eta honela dio: