Hiru laguneko sei taldek zuten izena emanda baina azkenean lau taldek hartu dute parte Azkoitiko Scape-an. Sariei dagokienez, Europako bidaia irabazteko aukera izateaz gain, lehenengo taldeak 300 euro jasoko ditu bonutan Azkoitiko Udalaren eskutik eta beste 150 euro zozketatu ditu partaideen artean. Azken sari hau Jone Larrañagak, Mirari Agirrek eta Libe Urtzelaik etxeratuko dute, JLM taldeak, hain zuzen.
Ekimena Euskadiko herri ezberdinetan ari da garatzen eta jasotako ideiak liburuxka batean biltzeko asmoa dute antolatzaileek. Liburuxka parte hartu duten herrietako saltokietan banatuko da.
“Machednmarcht”. Talde irabazlea. Behean, zozketa irabazi duen JLM taldea.