Berriak
Ostiralean egingo da XXXIX. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sari banaketa
Ostiral honetan, otsailaren 12an, egingo da XXXIX. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da udaletxean, baina aurten, Covid-19a dela eta, ekitaldia ez da irekia izango eta gonbidatu gutxi batzuk bertaratu ahalko dira. Udal ordezkari batzuk, sarituek eta haien hurbilekoek hartuko dute parte soilik.
Azkoitiko Kultur Elkarteak eta Udalak elkarlanean antolatzen duten Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketara aurten 34 lan aurkeztu dira. Sarituak aurreko hilean eman ziren jakitera. Lehenengo saria Ainara Uranga Repullesek irabazi du; bigarrena, Marta Alberdi Urteagak eta hirugarrena, Juan Ramon Alberdi Ibarmiak.