Parte hartu nahi dutenek Udaleko Herritarren Arreta Bulegoan eman dezakete izena astelehenetik ostiralera bitartean, 7.30etik 15.30era, edo berdintasuna@azkoitia.eus helbidera idatzita.
Xilografiako tailerra Oihana Ugartek zuzenduko du eta ondorengo egunetan izango da: Otsailaren 17an eta 24an eta martxoaren 3, 10, 17 eta 24an. Elkarguneko Teknogune aretoan izango dira saioak 18:00etatik 20:00etara.
Zoru pelbikoaren inguruko saioak Josune Milánek zuzenduko ditu eta otsailaren 18an eta 25ean eta martxoaren 4, 11, 18 eta 25ean izango dira Elkargunean.