Bigarren deialdi honetarako geratzen den diru-kopurua bideratuko da, alegia, 18.598,72 euro.
Dirulaguntza hauek eska daitezke Covid-19ak eragindako inbertsioekin loturiko gastuengatik:
- Lokalak eta lan egiteko moduak egokitzea.
- Merkataritza eta ostalaritza lokalak egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua, hartara segurtasun eta osasun protokoloen irizpideak betetzeko.
- Bezeroekin eta entitate hornitzaileekin lan erlazio berrietara egokitzeko inbertsioak eta ekipamendua.
- BEP (babes ekipo pertsonalak).
- Espazioak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
- Salgaiak higienizatzeko produktu eta ekipo bereziak.
Establezimendu onuradunek gastuaren %70era arteko laguntza jaso ahalko dute, betiere gehienez 3.000, 00 euro. Eskaera egiteko inbertsio minimoa 100 eurokoa da. Deialdia Udalaren webgunean eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Eskaera epea da GAOn argitaratzen den hurrengo egunean hasita 2021eko martxoaren 12ra arte.