Berriak
Udalak irmoki gaitzetsi du Aintzane Pujanaren erailketa
Azkoitiko Udalak bere gaitzespenik irmoena adierazi nahi du modurik ankerrenean Aintzane Pujanaren bizitzarekin amaitu duen erailketa kasuaren aurrean, gaurko gizartean ez duelako inolako tokirik izan behar emakumeen kontrako indarkeriak. Halaber, senide eta ingurukoei bere babesa helarazten die.