Berriak
OHARRA: Aingeru kalea itxita egongo da ibilgailuentzat datorren astean
Datorren astean, hilaren 25etik 29ra, hau da, astelehenetik ostiralera bitartean, Aingeru kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Baztartxo Antzoki paretik Kale Nagusira doan tartean. Etxebizitza batean teilatu konponketak egin behar dituztelako itxiko da kalea.
Aingeru kaleko 12-24 artean eta 11-13 zenbakietan bizi diren bizilagunek garajeetara sarrera-irteerak Baztartxo aldetik egin beharko dituzte, ezingo baitute Aingeru kalera sartu.
Aingeru kaleko 1 zenbakikoek, berriz, sarrera Kale Nagusitik egin beharko dute.