Maider Galarzaren maletan denetarik sartzen da: elefanteak, kalabazak baita erraldoiak ere. Bertan gordetzen dituen sekretuak ezagutu nahi izanez gero, xuxurlatu astiro: Maletatxo bidaiari, kontaiguzu guri barruan dituzun ehundaka kontakizun.
Berriak
Maider Galarzaren ipuin kontaketa saiorako izen-ematea zabalik Udal Liburutegian
Maider Galarzak ipuin kontaketa saioa eskainiko du urtarrilaren 30ean, goizeko 11:30ean Aizkibel Udal Liburutegian. “Maleta kontuak” saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3ko adin tartean dauden haurrei zuzenduta dago.
Egungo egoera tarteko, plaza kopurua mugatua da eta gehienez 20 umek hartu ahalko dute parte. Horretarako izen-ematea zabalik dago jada, 943 85 08 98 telefonora deituta.