Hain justu, Javier Bello-Porturi hilondoko omanaldia egin zion Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak 2004ko maiatzean, Azkoitiko udaletxean.
Sarrera doan izango da.
Berriak
KEA ahots taldearen kontzertua, Javier Bello-Porturen jaiotzaren mendeurrena ospatzeko
KEA ahots taldeak kontzertua emango du larunbat honetan, hilaren 16an, orkestra zuzendari eta konpositore tolosar Javier Bello-Portu (1920-2004) zenaren jaiotzaren mendeurrena izan berri dela-eta. Ahots taldearen errezitaldia 20:00etan izango da Parrokian, Enrique Azurzaren zuzendaritzapean.
Estatu mailan erreferentziazko ganbera-abesbatza da KEA. XX eta XXI. mendeetako harribitxiak interpretatzen ditu, gutxien jendarteratutako obrak, euskal konpositoreetan arreta berezia ipiniz. Diskoen artean, “a cappella” kantatutako Javier Bello-Porturen obra osoa du.