Azken egunotako elurteek asko zaildu dute errepideetako egoera eta astebururako iragarrita dagoen eguraldiak badirudi arazoak areagotu egingo dituela. Horren aurrean, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Azkoitiko Udaltzaingoak eskatu diete herritarrei asteburuan ibilgailurik ez hartzeko derrigorrezkoa ez bada. Halaber, murrizketez ohartarazi dute. Izan ere, landa bideak itxita egongo dira, esaterako, Elosua, Madariaga edota Martirietako bideak. Auzoetako bizilagunentzat egongo dira zabalik soilik. Gainerakoan larrialdi kasuren bat suertatzen bada bakarrik erabili ahalko dira baserri edo auzo-bideak.