Berriak
Altzibar eta Jausoro arteko oinezkoen zubia itxita, orga jasotzaile batek eragindako kalteen ondorioz
Udaltzaingoak hesitu eta itxi egin du Altzibar eta Jausoro lotzen dituen oinezkoen zubia, orga jasotzaile batek eragindako kalteen ondorioz. Udalerriko enpresa batek zerabilkien orgak azpiegitura zulatu egin du punta batean eta oinezkoen segurtasuna bermatze aldera, zubia ez da irekiko konpontzen duten arte.