Bizikleta garbiguneko hoditeria lehertu da
Bizikleta garbiguneko hoditeria ere lehertu da izotzaren eraginez eta lehenbailehen konpondu eta martxan jarriko da.
Berriak
Sakagailua daramaten kaleko iturriak itxi egingo dira izozteek hondatu ez ditzaten
Pultsadore edo sakagailuarekin ibiltzen diren kaleko iturriak itxi egingo dira egun hauetako izozteek hondatu ez ditzaten. Izan ere, iturrien mekanismoak funtzionatzeari uzten dio eta matxuratu egiten da barruan daraman malgukia izozten bada. Horixe gertatu da justu herriko bi iturritan eta ondorioz, eguraldi txarra baretu eta tenperaturak igotzen hasten diren bitartean, iturriak itxita egongo dira.
Neurri honek ez du eraginik sakagailurik ez duten iturrietan. Normal jarraituko dute, esaterako, Herriko plazako iturriak edota Barriketakoak.