Kuotei dagokienean aurreko ikasturtean aldaketa batzuk izan genituen:
• 18.000 euroko irabaziak baino gutxiago dituzten familiek ez dute kuotarik ordaindu beharko.
• Erditze anitzeko kasuetan edo haurreskolan anai arrebaren bat edo gehiagorekin kointzidituz gero, bigarren eta hurrengo anai-arrebek kuota doan izango lukete.
• 1 kuota tartean %10 jaitsiera aplikatu da
Haurra matrikulatzeko jaiota egotea beharrezkoa da eta bertan hasteko gutxienez 16 aste izan behar ditu.
Matrikulako imprimakiak jasotzeko edota edozein informaziorako, Haurreskola zabalik dago goizeko 7:30etik 17:00etara. Bestela bi aukera hauek dituzue Haurreskolarekin harremanetan jartzeko: 94380737 telefono zenbakia edota azkoitia.azkoitia@haurreskolak.eus helbide elektronikoa.
HEZKUNTZA ESKAINTZA
Azkoitiko Xabier Munibe haurreskolako zerbitzua goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00etara dago zabalik, eta haurrak nahi duen ordutegia egin dezake tarte horretan, betiere legeak agintzen dituen zortzi orduak gainditu gabe.
18:30 arte irekitzeko aukera izango genuke, baldin eta haur kopurua osatuko balitz.
Haurreskola 8 gelaz osatuta dago eta 0-2 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Taldekatze txikiak osatzen ditugu eta haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dugu. Haurraren erritmoa arlo guztietan errespetatzen dugu: atsedenean, jatorduetan, higienean eta baita mugimenduetan ere.
Oinarria haurraren ongizatea bermatzea da, haurreskolan lasai, seguru eta pozik egonez.
Aire librean eta naturarekin harremanetan bizitzeari garrantzi handia ematen diogu eta horretarako 2 espazio handi ditugu.
Kanpoko espazioan dabiltzan haurrak uneoro ikasten ari dira: ingurunean eraginez, gauzak aldatuz, nahi den emaitza lortzeko arrazoituz eta ekintza batean arreta jarriz.
Eguneroko jardunean haurraren garapen orekatua eta osoa lortzen saiatzen gara.
Gure Haurreskolako hezkuntza eskaintza helbide honetan ikusi dezakezue:
https://www.youtube.com/watch?v=WQzh-cenPnI&t=15s