Felix Azurmendi parrokoak abagunea aprobetxatu eta Errege Magoen kabalkada antolatzen urteetan lan andana egin duten boluntarioei eskertza adierazi nahi izan die eta gazteak bide beretik jarraitzera animatu ditu. Azurmendik aipamen berezia egin die Tere Aranbarri, M.ª Carmen San Sebastian, Mila Lete, Alberto Juaristi eta Ana Etxanizi.
Umeek, urduri eta irribarretsu, ongi-etorri zabala egin die Errege Magoei. Gaur ohera goiz joateko eguna da. Ez ahaztu oinetakoak ipintzea eta mahai gainean txokolate edo esne pixkat utziz gero, eskertuko dute Errege Magoek. Gau luzea dute aurretik.