Usadioa bihurtu da jada Gazte Astearen baitan Artxamendi Topalekuak antolatu ohi duen Gabonetako patata tortilla lehiaketa. Gaur goizean Kontzejupean gogotik saiatu dira gazteak tortillarik hoberena egiteko. 40 taldek eta 140 neska-mutilek hartu dute parte eta talde bakoitzak tortilla bat aurkeztu du lehiaketara. Epaimahaiak ez du lan erraza izan guztiak dastatzen eta baloratzen. Azkenean, bi sari eman ditu, egindako bi tortilla hoberenak sarituz. Lehenengo txandan Elene Isasa eta Maialen Arratibel zan dira sarituak. Bigarrengoan, berriz, Jon Ucin, Julen Sanz eta Aimar Ormazabalen tortilla izan da onena.