Berriak
Bihartik aurrera tabernak itxita izango dira
Azken positiboekin eremu gorrira igaro da Azkoitia eta beraz, bihartik, hilaren 25etik, aurrera tabernak eta jatetxeak itxita izango dira. Herriko intzidentzia tasa 517,14koa da eta beraz, 500etik jaitsi arte ostalariek ezingo dituzte euren estableziemenduetako ateak zabaldu. Eusko Jaurlaritzaren azken dekretuak agindu bezala, gaur, abenduak 24, 18:00etan itxi beharko dituzte taberna eta jatetxeak. Etxera eramateko zerbitzua baino ezingo dute martxan izan.