Herritarren saria eta Facebookeko saria
Baina ez dira epaimahaiarenak izan sari bakarrak. Herritarren saria Beatriz Pozo dekoratzaileak jaso du eta Facebookeko saria, berriz, Iturria Parafarmaziak lortu du, sari bikoitza, beraz, azken saltoki honentzat.
Pozik agertu dira saridunak egindako ahaleginak aitortza izan dutelako.
Aurreko urteetan sari banaketa ekitaldia egin ohi den arren, aurten Covid 19a tarteko, erabaki da Udaleko eta Herrixen Dendaixen Elkarteko ordezkariak saritutako establezimenduetara bertara gerturatzea sariak ematera. Merkataritza zinegotzi Ana Azkoitia eta Luis Aizpuru arduratu dira horretaz.
Lehiaketan botoa eman duten herritarren artean 50 euroko bonua zozketatu da eta Itziar Izagirre herritarrak izan du saria irabazteko pagotxa.
Zorionak!
Aizterri Home. 1.go saria.
Iturria Parafarmazia. 2. saria eta Facebookeko saria.
Prest Tindategia. 3. saria.
Beatriz Pozo Dekorazioa. Herritarren saria.