Hori bai, haurrak animatzen ditu gutuna idaztera eta eskatzen die horretarako egokitutako puntuetako batean gutunazala uzteko. Lan batzuk aurreratuak omen ditu, gutun mordoa ere letuta, baina bihartik aurrera ez omen du lo egiteko betarik izango. Beraz, idatzi gutunak eta sartu zakuetan. Eta 24an, adi! Olentzero edonon ibili daiteke-eta!
Zozketa
Gutuna entregatzen duten haurren artean zozketa egingo da eta opari sorpresak banatuko dira beraz, garrantzitsua da gutunazalean izen-abizenak eta telefono zenbakia jartzea.
Berriak
Olentzerori gutunak uzteko hiru gune egokitu dira
Olentzeroren gutunak jasotzeko zakuak ipiniko dira gaur goizean herriko hiru gunetan: Aizkibel Liburutegi aurrean, Elkargune aurrean eta Udaletxe aurrean.
Olentzero Udalarekin harremanetan jarri da eta jakinarazi dio, hilaren 24an, goizez, herrian zehar ibiliko dela han-hemenka. Adin bat baduela, eta berea eta besteen osasuna zaindu nahi duenez, aurten jendetzak saihestea komeni zaiola esan du eta beraz, nahiago duela kale eta auzoetan aurkitzen dituen umeei sorpresa eman.