Etxeetara zabaldutako Gabon egitarauan bi emanaldiak sartuta daude, baina azkenean arauek ez dute ahalbidetuko ez bata eta ez bestea gauzatzea.
Berriak
Indarrean dagoen dekretuak ez du baimentzen musika edo dantza talde ez-profesionalen ikuskizunik
Ondorioz, bertan behera geratu dira Jenny Caleroren ikasleen dantza emanaldia eta K-Baret antzerki musikala
Eusko Jaurlaritzak abenduaren 11n argitaraturiko azken dekretuak ez du baimentzen musika edo dantza talde ez-profesionalen emanaldirik. Kultura jarduerei eta ikuskizunei testuak honela dio: “Jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik ezingo da 21:00ak baino beranduago amaitu. Bertan behera geratzen dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako graduko ikasketen edo baliokideen prestakuntza arautuari dagozkionak izan ezik”.
Ondorioz, bihar, ostirala, Jenny Calero eta bere ikasleen dantza emanaldia eta abenduaren 26rako aurreikusitako K-Baret antzerki musikalaren ikuskizuna bertan behera geratu dira.