Parte hartu nahi dutenek Gazte Zerbitzu Bulegoan eman beharko dute izena. Ikastaroak aurrera ateratzeko gutxienez hamar laguneko taldeak osatu beharko dira.
Azkoitian bertan bizi direnek eta familia ugariek %20ko beherapena izango dute prezioan.
Berriak
Biharkoa da drone eta robotika ikastaroetan izena emateko azken eguna
Biharkoa da azken eguna Gazte Zerbitzu Bulegoak Gabonetarako antolatu dituen drone eta robotika ikastaroetan izena emateko. Ikastaroak Elkarguneko Teknogunean eskainiko dira. LH3 eta LH6 adin tarteko haurrek robotikan sakontzeko aukera dute programazioa landuz. Ikastaro hau hiru egunetakoa izango da eta saioak abenduaren 28tik 30era, 9:30etik 13:30era izango dira.
DBH1 eta DBH4 adin tarteko gaztetxoei berriz drone bat egiten ikasteko aukera emango zaie. Drone bat diseinatzen, 3Dan inprimatu eta hegan jartzen ikasiko dute. Bigarren ikastaro hau ere 28tik 30era izango da, 9:30etik 13:30era.