Mailegu eskaera 2021eko aurrekontuen lanketaren baitan aztertu beharrekoa da. Egungo gerakina, 1.800.000 euroko mailegua eta 2021eko aurrekontuetan sartzea aurreikusten den 1.242.140 euroko mailegua inbertsio nagusienetara bideratuko lirateke, besteak beste, Floreagako hurrengo faseen exekuziora eta igerilekuen handitze proiektura. Bi eskuhartze horien kostua 4.000.000,00 eurotik gorakoa da Udalak aurreikusitakoaren arabera.
Covid 19aren pandemiak aurrekaririk gabeko shock ekonomikoa ekarri du, eszenatoki ekonomikoa aldatuz. Horren aurrean, zorpetze ahalmena handitzeko babes legala bilatu da.
Testuinguru horretan, udalaz gaindiko administrazioek premiazko neurriak hartu dituzte, inbertsio eta zorpetze politiken esparruan tokiko erakundeei euren erabaki propioak hartzeko ahalmena emanez.
9/2020 foru arauak bertan behera uzten ditu arau fiskalak eta 2020an eta 2021ean defizit maila jakin batzuk baimendu.
Arau fiskalak bertan behera uzteak 2020an eta 2021ean esan nahi du aurrekontu-egonkortasunaren helburuak -defizita, zorpetze maila eta gastu arauak – ez betetzeak, ondoriorik ez dutela izango aldi horretan.