1) Sartu www.azkoitia.eus/agenda loturan, joan Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizunera eta sakatu “Erosi sarrerak”.
2) Sartu www.entradium.com eta bilaketa egin “Pirritx, Porrotx eta Marimotots”, “Baztartxo” edo “Azkoitia” idatzita.
Bestela, klikatu zuzenean ondorengo lotura:
https://entradium.com/eu/events/pirritx-porrotx-eta-marimotots-amaren-intxaurrak-ikuskizuna
Erosketa bakoitzean gehienez sei sarrera eskuratu ahalko dira.
Bi emanaldi eskainiko dituzte Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Baztartxon abenduaren 23an. Lehenengoa arratsaldeko 16:00etan izango da eta bigarrena, 18:30ean.
Sarrera bakoitzaren prezioa 6 euro da.
Udalak Baztartxo Antzokiko sarrerak online erosteko aukera ahalbidetu du. Horretarako Entradium plataforma erabiliko du. Abenduan, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizuneko sarrerak bakarrik jarriko dira Internet bidez erosteko moduan, baina Kultura sailaren asmoa da urtarrilean Baztartxoko emanaldietarako sarrerak online eskuratzeko aukera eskaintzea aipatu plataforma erabilita. Helburua da ikuslegoari erraztasunak ematea sarrerak erosi eta ikuskizunez gozatzeko.