Ondo pizten diren argiak, itzalita edo erreta daudenak zeintzuk diren azaltzeaz gain, Udalak pertsonen detekzio sistemaren funtzionamendua gainbegiratzeko eskatzen du. Izan ere, pertsona bat tunelean sartzen bada, sistemak haren presentzia antzematen du eta argiak piztu egiten dira. Bigarren bat sartzen bada, ordea, argiek ez dute piztuta denbora gehiago irauten eta ondorioz, tunel erdian ilunpean aurki daiteke atzetik sartu den pertsona edo taldea. Arrazoi horregatik, Udaltzaingoak bere txostenean Aldundiari eskatu dio batetik, argiak eramatea derrigorrezkoa dela adierazten duten seinaleak ipintzeko eta bestetik, tunel luzeenetan erdi parean detektagailuak jartzeko aukera aztertzeko.
Berriak
Udalak Foru Aldundiari bidegorriko tuneletako argiteria zuzentzeko eskatu dio
Udalak Foru Aldundiari bidegorriko tuneletako argiteria zuzentzeko eskatu dio. Udaltzaingoak txosten bat landu du eta bertan Ipintza auzoa eta Aizpurutxo arteko bidegorrian dauden hamar tuneletako argiteriaren egoera zein den zehaztu du eta Aldundiari helarazi dio. Aurrez, herritar batek berak egindako azterlana hartu du Udaltzaingoak oinarri gisa, lagungarria izateaz gain, eskertzekoa ere bai baita herritarraren ekarpena.