Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin dute erabakiarekin eta dagoeneko kirol taldeei jakinarazi zaie hartutako erabakia.
Iazko saridunak Kirolari Onenaren Sari emate ekitaldian.
Dagoeneko guztiok dakigu zer ondorio ekarri dizkigun Covid-19ak. Kirola, beste hainbat esparru bezala, kaltetuta atera da, noski. Taldeek ezin izan dute ohiko denboraldia egin. Batzuentzat gehiago, besteentzat gutxiago, baina ukaezina da ezohiko urtea dela aurtengoa. Hori horrela, Udalak erabaki du aurten bertan behera uztea Kirolari Onenaren Sariketa. “Erabakia hartu dugu batik bat, zaila suertatzen delako kirolarien merituak behar bezala baloratzea, denek ez baitituzte aurten aukera berdinak izan jokatzeko eta lehiatzeko”, azaldu du Kultura batzordeburu Sonia Vazquezek. “Pena eman digu polita izaten delako herriko kirolariak omentzea eta haien ahaleginari aitortza egitea baina beste gauza asko bezala, datorren urterako utzi beharrean aurkitu gara”.
Udalean ordezkaritza duten alderdi guztiek bat egin dute erabakiarekin eta dagoeneko kirol taldeei jakinarazi zaie hartutako erabakia.
Iazko saridunak Kirolari Onenaren Sari emate ekitaldian.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
7
| ||||||
8
|
10
| |||||
15
|
16
|
17
|
18
| |||
24
|
25
| |||||